Koreografia ballet baten pauso, mugimendu eta irudien multzoari esaten zaio; baita ere ballet baten pauso, irudi eta jirabirak.[1] Koreografia Dantza eta balletetako mugimenduak sortu eta osatzearen artea da, edo arte horretako lan bakoitza. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira. Dantza edo gorputz-adierazpen baten pauso, irudi edo mugimenduak, aldez aurretik sortu eta pautatuak. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira.
Etimologia
Grezieratik datorren hitza: κορεια (koreia), «dantza»; eta γραφια (graphia), «grafia» edo «idatzia».
Koreografia motak
Asko dira aipatu daitezkeen koreografia motak:
Bakarkakoa
Taldeko koreografia: ohikoena da mundu osoan. Taldekoa izateko bi pertsona baino gehiago izen behar dira. Normalean koreografo batek antolatzen eta zuzentzen ditu taldeko mugimenduak.
Koreografia nagusia: dantzari nagusiak bakarka egiten duena.
Folklorikoa: dantza kolektiboak izaten dira, herri baten tradizioan oinarrituta.
Historikoa: gertatutako egoera bat berreskuratzen da.
Simetrikoa: eszena orekatsua da, bi aldetakoek mugimendu berdinak egiten dituzte.
Asimetrikoa: bi aldetan koreografia desberdinak egiten dira.
Espazio partzialekoa: eszenatokiaren espazio bat bakarrik erabiltzen duena.
Distributiboa: nolabait bi multzo daude: dantzari nagusiak edo nagusiek ekintza batzuk egiten dituzten bitartean, talde nagusiak haien aldetik dantzatzen dute. Nagusiek noizbehinka beste taldearekin egiten dute bat.