Komunikazio politika Zaldibarko zabortegiaren hondamendian

Otsailaren 19ko agerraldi ofiziala Eibarko Coliseo Antzokian.

2020ko otsaileko Zaldibarko zabortegiaren hondamendian Eusko Jaurlaritzak jarraitu zuen komunikazio-politika oso kritikatua izan zen, krisi-egoera batean egin behar ez denaren eredu bezala jatzeraino.[1]

Lehen larrialdia: luizia

Otsailaren 9an, sutearen inguruan airearen kalitateari buruzko neurketak egin ostean, Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Erkoreka Bozeramaileak behin eta berriz azpimarratuko zuten "airearen kalitate ona".[2]

URA Agentziaren[3] eta IHOBE sozietatearen[4] webguneetan Zaldibarko zabortegiaren jarraipen atalak prestatu zituzten. Halere, Ekologistak Martxan taldeko kideek uraren jarraipen metodologia kritikatu zuten.[5]

Otsailaren 13an, herritarren izuaren aurrean,[6] Zaldibarko Udala uraren eta airearen kalitateari buruzko informazio eguneratua publiko egiten hasi zen,[7] eta "leihatila bakar" bat martxan ipiniko zutela iragarri zuten, Zaldibarko hondamendiari[8] lotutako gaiei buruzko kezkak erantzuteko.[9]

Bigarren larrialdia: airearen kutsadura

Otsailaren 14an:

  • Goizean, Ingurumen Sailak IHOBEren bidez eguneroko buletin bat argitaratuko zuela iragarri zuen.[10]
  • Arratsaldean, presazko prentsaurreko baten bidez,[11] bigarren larrialdia deklaratu zen. Osasun Saileko arduradunek lasaitasun mezua zabaldu nahi izan zuten, baina batetik herritarrei kanpoan kirolik ez egiteko eta etxeetako leihoak itxita mantentzeko aholkuek,[12] eta bestetik Juan Jose Aurrekoetxea Osasun Publikoko Zuzendariak ipinitako adibide batek (Viktor Justxenko Ukrainako lehendakari ohia dioxinaz pozoitu zutela) ez zuten asko lagundu.[13] Dena den, Airearen Kalitatearen Kontroleko Sareko unitate mugikorrek dioxinak eta furanoak ere neurtzen hasiko zirela iragarri zuten.[14][15]

Egun horretan gertatutakoaren harira, ingurumen-adituak kritiko agertu ziren aurreko egunetan azken atalari buruzko informazioa gutxiesteaz (ezaguna baita dioxina eta furano kopurua handitu egiten dela zabor organiko eta kloratua kontrolik gabe erretzen denean[16] [17][18]). Dena den, Saioa Ferro Jaurlaritzako aire zaintzaren arduradunaren esanetan, konposatu hauek ez dira beti neurtzen, dioxinak eta furanoak "suteak edo su artifizialak" bezalako konbustio guneetan ere sortzen direla, "baina ez dira neurtzen".[19] Zentzu horretan, Eitzaga inguruko zenbait biztanleen artean Administrazioaren neurketekiko mesfidantza zabaldu zen, neurketen eta segurtasun neurrien ardura zientzialari independenteen esku uztea aldarrikatuz.[20]

Otsailaren 15ean, Iñaki Berraondo Osasun Sailburuordeak babes neurriak bereziki seinen eta haurdunen gainean aplikatzea gomendatu zuen;[21] maskarillen erabilpena beharrezkoa ez zela espreski adierazi zuen (sutearen lekuan lanean ari ziren brigadak kenduta).[22][23] Egun berean, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, berriz, herritarrei lasaitasun mezua bidali zien, sutea asteburuan itzali ezkero airearen kalitatea hobetzeko esperantzan, eta arduradun politikoei informazio fidagarria emateko dei egin zien.[24]

Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek krisian erabilitako komunikazio politika desegokia gaitzetsi zuen, besteak beste otsailaren 14ko prentsaurrekoetan Justxenkoren adibidea aipatuz.[25]

Herri bilera informatiboak

Otsailaren 17an, herritarrei zuzendutako bilera informatiboen erronda bat hasi zen: teknikoz osatutako mahaiak (arduradun politiko barik), herritarren kezkei erantzuteko konpromisoarekin.[26] Egun horretan izan zen lehena, Ermuko Antzokian.[8] Parte hartu zuten: Jesús Peña Martinez, Jaurlaritzako lehendakaritzako idazkari nagusia (azken interbentzioak zuzentzen ari zena); Iñaki Berraondo, Jaurlaritzako Osasun sailburuordea; Arkarazo Zabalaga, Ingurumen teknikaria; Joseba Bidaurrazaga epidemiologoa, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari-ordea; Iñigo Elosegi, Gipuzkoako Ur kontsortzioko zuzendari gerentea; Saioa Ferro Jaurlaritzaren Aire arduraduna; Josu Perea Uraren (ibaiena) kalitatearen euskal agentziako kidea; Iñaki Arrate, Jaurlaritzaren Planifikazio arduraduna eta Hipolito Bilbao, Ingurumen Baimen Bateratuen zerbitzuen arduraduna. Agerraldia Peñak zuzendu zuen; halere, azalpenen pisua Berraondok eraman zuen. Baina ez zuten egoera argitzea lortu, herritarren egonezina areagotuz eta komunikazio politika desegokiaren beste hainbat adibide emanez:[27][28][29][30]

  • "Lehen emaitzetan, teknikoen interpretazioa ohiko sute batena izan zen: ez zuten aurreikusten hainbeste dioxina aterako zenik. Horregatik luzatu zen analisiaren emaitza, eta horregatik ez dira orain arte neurriak hartu. Baina maila hauek normalak dira kutsatutako eremuetan". "Zigarroa errez gehiago barneratzen zirela" ere esan zuten.
  • "Zenbat amianto dago zabortegian?" galderari, Peñak isilune luze baten ostean "Ez dakit horren erantzuna" esan zuen; eta Osasun Saileko ordezkari batek "zabortegian dagoenaren %0,6a" erantzun zuen. Ostean, amianto/asbesto mota desberdinak direla azaldu zituen, Zaldibarko kasuan "arnasetik sartzen ez den amiantoa" ikusi zela adieraziz, eta beraz maskarak ez zirela beharrezkoak.
  • Bidaurrazagak adierazi zuen dioxinen %95a elikaduratik jasotzen dituela gorputzak, eta %3 airetik "nahiz eta horrelako suteen ondorioz, airetik jasotzen den portzentajea handitu egiten den". Kopuruak hirietako kutsadura baino 50 aldiz handiagoak izanda ere, "oso kantitate txikiak dira" esan zuen, eta denbora luzean zehar pilatzea dela arriskua nabarmendu zuen, urteetan dioxinak arnastuta gantzetan pilatzen direlako, eta bi aste denbora gutxi dela. "Ez dago frogatuta orain arnastuko diren dioxinek minbizia eragingo dutenik zuzenean. Beste hainbat faktorek eragingo dute. Noski, hemendik urteetara minbizia duena, sute honekin gogoratuko da, gaixoek joera dutelako errua zerbaiti botatzeko".
  • Berbaro handia sortu zuen beste esaldi bat Elosegik bota zuen: "gainera orain lasaitu txiki bat hartu dezakezue, haizea beste norabide batean doa-eta".

Otsailaren 18an, mahai teknikoaren bilera ostean, prentsaurrekoa egin zen CSICeko Begoña Jimenezen (aire kalitateari buruz)[31] eta Amaia de Ariño, Neiker eta Elika elikagaien kalitate teknikoaren aldetik.[32] Bertan azaldu zen[33] dioxina eta furanoen balioei buruz: “justifikaziorik gabeko, eta agian premiarik gabeko alarma sortu zela, toxina maila normalaren gainetik egonik ere, oso baxua zelako”; hartutako neurriak (leihoak ixtea, kirolik ez egitea) “egokiak zirela” baina “kontrako efektua” ekarri zutela, eta “izuarekin kontuz” ibili behar zela.[34]

Otsailaren 19rako, Eibarko Coliseo Antzokian arduradun teknikoen beste agerraldi bat egin zuten, herritarrei zuzendua.[35][36] Bertan, besteak beste:[37]

  • Moreno Sailburuordeak Zaldibarren "hondakin arriskutsurik ez dagoela" baieztatu zuen, publikoaren irriak, txaloak eta txistuak eraginez.[38]
  • Publikoaren haserrearen aurrean, Peña idazkariak jendeari "ez entzutea eta ez sinestea" egotzi zion.
  • Hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren, eta mahaikideek idatziz bidaltzea eskatu zioten jendeari, denborarekin erantzuteko.

Mallabian aire kalitateari buruzko informazioa ematekoa zen batzarra bertan behera geratu zen[39] mahai teknikoaren erabakiz. Hasieran bilera atzeratu zela adierazi zen, osasun teknikarien presentziarekin egin ahal izateko;[40] baina barneko iturrien arabera "teknikariek oso gaizki pasatzen zutelako" izan zen.[26] Ez ziren bilera informatibo gehiago egin.

Foku mediatikotik kanpo

Otsailaren 20ko mahai teknikoaren bilera ostean, agerraldia egin zen Andoni Alkortaren (Interbiak erakundearen geologo burua) partehartzearekin; honek azaldu zuen ez zela luizi gehiago gertatzeko arriskurik ikusten.[41]

Oi bezala, aste batzuetara hondamendia foku mediatikoaren erdigunetik atera zen.[26] Larrialdi publikoa eragin zuten faktoreak kontrolpean (airearen eta uraren kalitatea), martxoa hastean fronte aktiboak autobidearen segurtasuna, desagertutako langileen bilaketa eta Verterreko hondakinen berregokitzea ziren.

Martxoaren 2an, Zaldibarko Udaletik Ingurumen Sailari herritarrei zuzendutako agerraldi informatiboa egitea erreklamatu zitzaion.[42] Martxoaren 6ean, 150 bat herritarrek horixe eskatzeko beste horrenbeste eskari ofizialki errejistratu zituzten.[43] Martxoaren 12an, Juan Mari Uriarte alkateordeak berretsi zuen "teknikariak prest zeudela azalpenak emateko baina ez bilera zalapartatsuetan parte hartzeko".[44]

Hortik aurrera, aktualitateak (bereziki COVID-19 pandemiaren egoerak) komunikabideen arreta bereganatu zuen eta Jaurlaritzaren komunikazio-politika asteroko prentsa-oharretara mugatu zen.[45]

Erreferentziak

  1. SLU, Herritar Berri. (2020-03-12). «Zaldibar, koronabirusa eta krisi-komunikazioa» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-14). «Lakua pide no ventilar las casas de noche y no hacer deporte al aire libre en Zaldibar, Ermua y Eibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  3. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01epd01176818abca9dfe881a5994fb28cb6adf8. (2014-10-16). «Azken Txostenak» www.uragentzia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  4. «Ihobe - Ingurumen-zaintza» www.ihobe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  5. «Zaldibarkoaz, Urkullu lehendakariak otsailaren 18an emango ditu azalpenak Legebiltzarrean» Argia 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  6. (Gaztelaniaz) ««Tengo miedo del aire»» El Correo 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  7. Press, Europa. (2020-02-13). «Ayuntamiento de Zaldibar informará de la calidad del aire y el agua en sus redes sociales y el panel de la plaza Agirre» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Una comisión técnica informará este lunes a los vecinos de Ermua de los últimos datos del vertedero de Zaldibar» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  9. (Gaztelaniaz) «El Ayuntamiento de Zaldibar abre una ventana única para informar a la ciudadanía» El Correo 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  10. (Gaztelaniaz) «El trabajo de estabilización del terreno del vertedero comenzará este fin de semana» www.eitb.eus 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  11. Irekia. «Irekia - Airearen kalitateari buruzko azken datuak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  12. Lartzanguren, Gotzon Hermosilla-Edu. «Dioxina maila handiak atzeman dituzte Zaldibarko zabortegiaren inguruko airean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  13. (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «El Gobierno de Urkullu se examina en el Parlamento Vasco por la crisis del vertedero de Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  14. (Gaztelaniaz) «Salud alerta ahora del riesgo por la mala calidad del aire en el entorno de Zaldibar» El Independiente 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  15. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco instala nuevos medidores en Zaldibar y Eibar para reforzar el control sobre la calidad del aire» El Correo 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  16. (Gaztelaniaz) Larrion, Miren. (2020T12:45). [https://twitter.com/mirenlarrion/status/1228419907974565890 «Vaya desastre de gestión pública. Lo digo como doctora en ingeniería ambiental: Es bien sabido que un incendio, con combustión en malas condiciones, en vertedero, habiendo compuestos orgánicos y clorados, es un reactor que producirá dioxinas y furanos.https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/7032349/osakidetza-recomienda-no-ventilar-hacer-deporte-zaldibar-ermua-eibar/ …»] @mirenlarrion (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  17. «190213 Zabalgarbi-Eusko Legebiltzarra.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  18. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-14). «Aviso, cinco días tarde, para cerrar ventanas en Ermua, Eibar y Zaldibar» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  19. «El Gobierno Vasco confía en sofocar para mañana todos los incendios del vertedero» https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/ (Noiz kontsultatua: 2019ko otsailaren 16a).
  20. Arakistain, Lorea. (2020T14:16). «Eskertuko genuke krisi honetan zientzialariek hitza eta lidergoa hartzea. Jakin nahi genuke futbolean egin ezin den tokian parkean jolas daitekeen, etxean egon behar dugun ala herritik alde egitea komeni den. #Zaldibarpic.twitter.com/AKbWDTKXRD» @loreaarakistain (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  21. (Gaztelaniaz) Press, Europa. «Salud centra en niños y embarazadas las recomendaciones preventivas a la población de Eibar, Ermua y Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  22. (Gaztelaniaz) «Las máquinas llegan a la zona de los incendios para intentar su extinción» www.eitb.eus 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  23. «Zabortegian dabiltzan beharginei bakarrik gomendatzen diegu maskarak erabiltzea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  24. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Eibar pide "tranquilizar e informar" sobre el incendio del vertedero de Zaldibar» telecinco 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  25. (Gaztelaniaz) «Colegios de Eibar, Ermua y Zaldibar cierran patios y suspenden el deporte al aire libre» El Correo 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  26. a b c Eizmendi, Imanol Magro. «Eitzagako koadernoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  27. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-17). «Lasaitzekoa zen bilerak ez du baretu ermuarren amorrua» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  28. (Gaztelaniaz) «Indignación en Ermua por el vertedero de Zaldibar: "¿Me da un 100% de garantías de que no se me va a caer encima?"» ELMUNDO 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  29. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. «Los vecinos, tras el derrumbe de Zaldibar: "¡Que se dejen de campañas electorales! ¿Por qué no habían tomado medidas?"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  30. Eizagirre, Estitxu. (2020-02-18). «Ermuko herritarren galdera zuzenak, teknikarien erantzun lausoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  31. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-02-17). «Ribera se ofrece al Gobierno vasco para colaborar en el vertedero» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  32. (Gaztelaniaz) Atlántico. (2020-02-17). «La extinción del incendio en Zaldibar "avanza significativamente" y se prevé que esta semana se apague "la mayor parte"» Atlántico (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  33. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegiaren eraispenari buruzko koordinazio eta jarraipen mahai teknikoaren bilera ospatu da gaur, otsailak 18» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  34. (Gaztelaniaz) «Sofocado el incendio en el vertedero de Zaldibar, aunque persiste el humo y no se descarta que pueda reproducirse» ELMUNDO 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  35. «Herritarrei irekitako bilera asteazken honetan, otsailak 19, Coliseoan, Zaldibarko zabortegiaren krisiaren aurrean» Eibar.eus (Eibarko Udala) (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  36. Udala, Eibarko. (2020T00:38). «BIDEOA: Zaldibarko zabortegiaren krisiaren inguruan bilera irekia egin zen atzo asteazkena Coliseoan. Ez bazenuen aukerarik izan topaketara joateko edo zuzenean jarraitzeko, Youtubeko gure kanal ofizialean dago eskuragarri bideo osoa. https://labur.eus/3M6ix #Eibar» @EibarkoUdala (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  37. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. «La preocupación de los vecinos de Eibar tras el derrumbe de Zaldibar se convierte en enfado: "¿Después de esto cómo vais a recuperar nuestra confianza?"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  38. (Gaztelaniaz) Zendoia 🎬, Ane Urkiola. (2020T10:45). [https://twitter.com/anestraat/status/1230201704097964037 «La Viceconsejera de Medio Ambiente del Gobierno Vasco, Elena Moreno Zaldibar: "No hay sustancias peligrosas en el vertedero de Zaldibar". El público rie. Ella calla y sonríe.
    1. ZaldibarArgitu #Eibarpic.twitter.com/QF8643go1E»] @anestraat (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  39. «Mallabian herritarrekin egitekoak ziren batzarra atzeratu dute - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  40. Press, Europa. (2020-02-20). «Técnicos no ven "riesgo de desplazamiento" de terreno en Zaldibar y aseguran que no se han detectado movimientos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  41. (Gaztelaniaz) «Los técnicos no ven riesgo de nuevos desplazamientos del terreno en Zaldibar» www.eitb.eus 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  42. (Gaztelaniaz) «EH Bildu Zaldibar reclama una asamblea popular para informar sobre el derrumbe del vertedero» durangon.com 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  43. Eizmendi, Imanol Magro. «Erantzuleak «mugiarazteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  44. https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/7094324/zabortegia-lehengora-ekartzeko-lanek-bihiru-urte-iraungo-dute/
  45. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!