Komikia Galizian (Banda Deseñada Galega) XXI. mendearen hasieran garapen handia izaten ari da. Izan ere, 2000. urtetik 50 lan baino gehiago argitaratu dituzte bertako egileek.
Halaber, 1988an antolatu zituzten Ourensen lehenengo komiki jardunaldiak, "Xornadas de Banda Deseñada" izenekoak. 1998an "Viñetas desde o Atlántico" jaialdia abiatu zuten A Coruñan eta 2001ean "BD Banda" aldizkari elebiduna eta "Polaqia" ekimena martxan hasi ziren.
2002an, oso garrantzitsua izan zen proiektua abian ipini zuten, haurrei zuzenduriko "Golfiño" izeneko argitalpena hain zuzen ere, "La Voz de Galicia" egunkariarekin batera ateratakoa.
2003an, bestela, "Barsowia" aldizkariaren lehenengo zenbakia atera zuten.
Azkenik, aipatzekoa da "Prestige" petroliontziaren hondamendiaren aurrean sortutako "Colectivo Chapapote" ekimena, "Nunca Mais" plataformaren barruan.
Egileak
Komikiaren munduan ezagunak ditugu Miguelanxo Prado eta David Rubin, besteak beste, bai eta Alberto Guitian, Kiko Dasilva, Migeul Porto eta Enma Rios ere.
Argitaletxeak
Gaur egun gero eta argitaletxe gehiago dago herrialdean, tartean "El Patito Editorial", "Factoría K", "Xerais", "BD Banda" eta "Fuck Cómics".
Kanpo estekak