Pakulak zuzendutako eta zinemazaleen artean "Paranoiaren Trilogia" deritzona osatzen du, The Parallax View (1974) eta All the President's Men (1976) filmeekin batera.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Tom Gruneman (Robert Milli) Pennsylvaniako kimika konpainia bateko enpresaburua arrastorik utzi gabe desagertu berri da. Poliziak Grunemanen bulegoan New York hiriko Bree Daniels (Jane Fonda) deritzon emagaldu baten helbidea daraman gutun lizun bat topatuko du, hark ere antzeko gutunak jasoak zituen. Poliziak sei hilabetez kasua ikertu ostean bere hortan jarraituko du, hortaz, Grunemanen enpresako lankidea den Peter Cable (Charles Cioffi) enpresaburuak familiaren adiskidemina den John Klute (Donald Sutherland) detektibea kasua ikertu dezan kontratatuko du.
Klutek Bree bizi den eraikin berdinean apartamentu bat alokatuko du eta berau galdekatzeko ikustera doanean bien arteko erakarpena eta maitasun harremana sortuko da. Klutek hiriko gaizkileen giroan bere ikerketarekin jarraitzen duen bitartean emagalduen hilketak jazoko dira. Orduan, Bree hurrengo biktima izan daitekenaren susmoak asaldatuko du.