Ingurumen-erakundeek hainbat ekintza egiten dituzte, hala nola Herrien Klima-Martxak. Ekitaldi garrantzitsu bat 2019ko irailean Fridays For Future eta Earth Strike-ek antolatutako klimaren greba globala izan zen. [2] Helburua irailaren 23an NBEk antolatutako klima-ekintzaren goi bileran eragitea zen. [3] Antolatzaileen arabera, lau milioi lagunek parte hartu zuten irailaren 20ko greban. [4]Gazteen aktibismoak eta inplikazioak zeresan handia izan du mugimenduaren bilakaeran, Greta Thunbergek 2019an hasitako Fridays For Future greben hazkundearen ostean. [5] 2019an, Extinction Rebellion-ek protesta handiak antolatu zituen "2025erako karbono isuriak zerora murrizteko eta aurrerapenak gainbegiratzeko herritarren asanblada sortzea" aldarrikatzeko, besteak beste, errepideak blokeatzea. [6]
Historia
Klima-aldaketarekin lotutako aktibismoa 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen, ingurumen-erakunde nagusiak klimari buruzko eztabaidetan parte hartu zutenean, batez ere UNFCCC esparruan. Aurretik ingurumen-erakundeak nagusiki nazio mailan aritzen ziren arren, nazioarteko kanpainan gero eta gehiago parte hartzen hasi ziren. Klima-aldaketaren aurkako koalizio transnazional handiena, Climate Action Network, 1992an sortu zen Bere kide nagusiak Greenpeace, WWF, Oxfam eta Lurraren Lagunak dira. <ref> Justizia klimatikoa orain! eta Klima Justizia Ekintza bi koalizio handi, 2009ko Kopenhageko Goi Bileraren harira sortu ziren.