Kirkcaldy

Kirkcaldy
Cathair Chaladain
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Posta kodeaKY1 eta KY2
Geografia
Koordenatuak56°06′39″N 3°10′03″W / 56.1107°N 3.1674°W / 56.1107; -3.1674
Map
Azalera18 km²
Demografia
Biztanleria48.108 (2001)
50.010 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2001)
Dentsitatea2.673 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01592
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakIngolstadt

Kirkcaldy, Eskoziako gaeleraz: Cair Chaladain eta eskozieraz: Kirkcaldy, Eskozia ekialdeko udalerria da, Fifen dagoena. 2014ko erroldaren arabera 49.460 biztanle ditu eta inguruko herriekin batera 180.220ko biztanleria osatzen du.

Geografia

Fortheko fiordoaren iparraldeko ertzean kokatuta, Dundee eta Edinburgh arteko hirietatik handiena da, Dunfermlineren parean. Scotseraz "Lang Toun" du ezizena (euskaraz 'herri luzea') bere kale nagusiak, XVI. mendeko mapetan jadanik agertzen zena 1,4 kilometro dituelako (6,4 km ere izan zituelako).

Etimologia

Kirkcaldy izenak piktoerazko jatorria du eta "ibi gogorreko tokia" esan nahi du.

Historia

Brontze Arotik populatua izan da Kirkcaldy ingurua baina herriaren lehenengo aipamena 1075ekoa da, Malcolm III.a Eskoziakoak eliza eraikitzeko baimena eman zuen agiria hain zuzen ere. Dunfermlineko abadiaren esku gelditu zen berehala eta hala jarraitu zuen 1644an Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoak errege burgo bihurtu zuen arte.

XIV mendean eraikitako itsas-portuak merkataritza ekarri zuen eta gatz ekoizpenak, ikatz meategiek eta iltzegintzak bultzada ekonomikoa ekarri zion. XVII mendean liho ekoizpenarekin industrializazioa abiatu zen eta 1877tik aurrera linoleoa bihurtu zen herriaren produktu esanguratsuena. 1960 hamarkadararte mundu mailako linoeloa ekoizlerik handienetakoa izan zen Kirkcaldy.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Kirkcaldytar ezagunak


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!