- Hau korear izena da, abizena Kim du.
Kim Jong-suk —koreeraz: 김정숙— (Osan-dong, Japoniak okupatutako Korea, 1917ko abenduaren 24a[1] - Pionyang, Ipar Korea, 1949ko irailaren 22a) Ipar Koreako gerrillaria izan zen, japoniar okupazioaren aurkako borrokako heroia, Koreako Ama ezizenaz ezaguna. Gainera, Ipar Koreako hiru liderren senide izan zen: Kim Il-sungen lehen emaztea, Kim Jong-ilen ama eta Kim Jong-unen amona.[2]
Bizitza
Osan-dong hirian jaio zen, Ipar Hamgyŏng probintzian (Ipar Korea), nekazari familia pobre batean. Ondoren, bere familiak Koreatik Txinara bizi izatera joan ziren 1922an.[3]
Haren familia biziki zen iraultzailea eta japoniar okupazioaren[4] aurkakoa, eta Kim Jong-sukek ere izaera hori hartu zuen. 1932an, Japoniaren aurkako gerrilla komunistarekin bat egin zuen, gerora bere senar izango zuen Kim Il-sungek gidatua, aginterako pausuak ematen, 1936an, zuzenean Kim Il-sungen agindupean izan arte. 1937an, Alderdi Komunistan onartu zuten.
1942ko otsailaren 16an, Kim Jong-il jaio zen, Kim Jong-suken lehen semea. Aitaren pausoei jarrai ziezaien, txikitatik komunismoaren balioak transmititu zizkioten.
Kim Jong-suk 1949an hil zen, 31 urte zituela, bere hirugarren alaba erditzen ari zela. Haren irudia Koreako Langileen Alderdiak erabiltzen du, ordudanik, emakume iraultzailearen iruditzat. Japoniarren aurkako Iraultzako heroitzat eta bere herrialdeari eta bertako biztanleei gorputz eta arima eskainitako borrokalari iraultzailetzat ezaguna, Ipar Koreako gobernuak Koreako Herri Errepublika Demokratikoko heroi titulua eman zion 1972ko irailaren 21ean.
Heriotza
Kim Jong-suk Pyongyangen 1949an hil zen. Iturri ofizialek diote gerrillari gisa urteetan jasan zituen gabezien ondorioz hil zela. Iturri ez-ofizialek, berriz, denetariko bertsioak darabiltzate: hildako fetua erditzen ari zela hil zela; tuberkulosiaren ondorioz hil zela; edo tiroz hil zutela. Hala ere, biografia ofizialetik heriotzaren inguruko datuak ezabatu egin zituzten. [5]
Erreferentziak
Kanpo estekak