Kill Bill bi zatitan banatzen den ekintza zinema eta thrillera nahasten dituen filma da. Quentin Tarantinok zuzendariestatubatuarrak 2003an eta 2004an idatzitako bi film dira, Uma Thurmanek antzestua The Bride, Beatrix Kiddo, moduan. Nahiz eta hasieran film bakartzat egokitu, hare luzera dela eta (lau ordu dirau), azkenean bi filmok egin zituzten:
Kill Bill: Vol.1, 1. bolumena 2003an, ingelesez, eta
Kill Bill: Vol.2, 2. bolumena 2004an, ingelesez
Drama zinemaren mendekuan oinarrituriko filma da, beste zinema generoen oroigarri, hala nola Hong Konggo ekintza zinema filmak, japoniar Chanbara filmak, lehergarrizkoak eta italiar spaghetti westernak; musika popularraren erabilera nahiz Ennio Morriconeren musika edo David Carradine Kung-Fu serieko aktorearen antzespenak haren ezaugarririk entzutetsuenak dira.
Kill Bill filmaren istorio bakar batean oinarritzen da, bi bolumenetan zatitua, bosna atalekin. Narrazioa ez da denboran zuzenki aurkezten, baizik eta atzerantz joz maiz, Tarantinoren filmen ohituran. Horrek filmaren egitura narratiboa segitzen du: gertakariak ez dira kronologikoki aurkezten.
Istorioa
Two Pines (El Paso, Texas) basamortuko elizatxo batean, ezkontza prestaketa egiten ari den bitartean, hiltzaile batzuk agertu eta tiroka hasi dira. Beatrix Kiddo ezkongaia (Uma Thurman) haurdun dago eta larriki zauritu dutenez, koman geratu da eta haurtxoa galdu.
Hala eta guztiz ere, Beatrix Kiddo ez da edonor, erakunde sekretu bateko hiltzaile eta borrokalari sutsua baizik. Urte batzuk ondoren, asmo bakar bat baino ez du: ezteiak prestatzen ari zenean bere haurtxoaren hiltzaileak mendekatzea, bereiziki Bill (David Carradine), hiltzailearen buruzagia eta haurraren aita.