Kike Sebastián Estévez (Dulantzi, Araba, 1975eko martxoaren 21a - ) euskal atleta da.[1]
Ibilbidea
Arabako lasterketak korritzen hasi zen eta Gasteizko maratoi erdia[2] eta Martin Fiz maratoia irabazi zituen.[3] 2014an ordea bederatzi hilabeteko zigorra jaso zuen efedrinan positibo ematearren. Erabiltzen zuen krema baten eraginez izan zela esan zuen berak.[4] Zigorra bete ostean lasterketetara itzuli zen eta berriz irabazi zuen Martin Fiz maratoia.[5]
Garaipen-zerrenda
Erreferentziak
Kanpo estekak