Kendutako kamisoia edo Alkandora altxatua (frantsesez: La chemise enlevée) Jean-Honoré Fragonard artista rokoko frantsesaren margolana da, 1770 inguruan egina. Olio-pintura da, mihise txiki baten gainean egina: 35 zentimetroko altuera eta 42 zm-ko zabalera. PariskoLouvre museoan kontserbatzen da, 1869an Louis La Caze doktorearen legatuaren bidez eskuratua izan zelarik. Koadro honekin beste bat, Le feu aux poudres, lotzen da, zalantzarik gabe aurrekoa; Louvren Beistegui bilduman agertzen da.
Historia
1860an Parisen ikusgai egon zen. Lan honek artistaren berraurkikuntzarako balio izan zuen, Goncourt anaiek XVIII. mende barregarri eta lizuna modan jarri zuten garaian. Izan ere, Fragonard ahaztuta geratu zen Frantziako Iraultzaren ondoren, baina Goncourtarren lumak ahalbidetu zuen bere lekua berriz aurkitzea, margolari fribolo gisa izan bazen ere; margolari historiko gisa zuen talentua ez zen XX. mendera arte aintzatetsi.[1]
Deskribapena
Bere ohean etzanda eta lotan dagoen neska bat irudikatzen du. Xingola urdin bat darama ilean, eta Venus jainkosaren ezaugarria den putti batek kamisoia kentzen dio. Bere biluztasunak haragi arrosaren erakargarritasun sentsualean birsortzeko aukera ematen dio margolariari.[2]
Erreferentziak
↑P. F. R. Carrassat, Maestros de la pintura, Spes Editorial, S.L., 2005. ISBN 84-8332-597-7, 163. or.
↑Eva-Gesine Baur, «El rococó y el neoclasicismo», Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 360.or., ISBN 3-8228-4744-5