Ken Burns efektu

Ken Burns efektua bideo-edizio teknika bat da, jatorriz finkoa den irudi batetik abiatuta, panoramika edo zoom mugimendu geldoak eginez animazio bat sortzean datzana. Efektua Ken Burns dokumentalista amerikarraren izena hartu du, bere aurretik erabiltzen bazen ere, sarri erabili zituelako AEBetako gerla zibilaren gaineko dokumentaletan.

Teknika hau gehien bat erabiltzen da bideo materialik ez dagoenean argazkien bidez animazioa sortzeko. Korritze panoramikoak edo urruntze-hurbiltzeek mugimendu sentsazioa sortzen dute eta ikuslearen arreta mantentzen dute.

Hasierako fotograma eta bukaerakoa. Hurbiltze-efektua.
Hasierako fotograma eta bukaerakoa. Hurbiltze-efektua.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!