Kelly's Heroes (euskaraz Kellyren Heroiak) 1970eko Brian G. Hutton estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra komedia filma bat da. Clint Eastwood, Telly Savalas, Don Rickles, Carroll O'Connor eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Alemaniar ofizial bat atzeman ondoren, estatubatuar soldadu talde axolagabe batek etsaiak urrezko lingoteetan hamasei milioi dolar gordetzen dituela jakin orduko borrokatzeko irrika berpiztuko zaio. Arazo bakarra urre guzti hori gerra frontearen bestaldean egonik, hura bereganatzeko etsaiaren eremuan barneratu beharko direlakoan datza.
Aktoreak
Yves Montand aktore eta abeslariak Waffen-SS Sturmbannführer ofizial gisa Karl-Otto Alberty aktorearekin batera krediturik gabeko kameo edo antzezpen labur bat burutu zuen.
Kanpo estekak