Kaxmir (ingelesez: Cashmere), John Singer Sargent artista estatubatuarraren XX. mende hasierako margolana da. Mihise gaineko olioz egina, 1908 inguruan bukatu zuen. Bilduma pribatu batean dago.
Deskribapena
Margolanak Reine Ormond Sargenten iloba erakusten du, kaxmirrezko mantoi exotiko batean bilduta, zazpi pose ezberdinetan aldi berean. Reinek 11 urte inguru zituen. Sargentek Italiako Alpeetan oporretan margotu zuen.[1] Estiloa nahiko desberdina den arren, mugimendu baten ondoz ondoko uneen irudikapenak Marcel Duchampen Nu descendant un escalier n° 2 obraren antza du. 1912ko lan horretan Duchampek emakume bat eskailera bat jaisten une desberdinetan erakusten du.[2]
Margolanaren neurriak 71,1 x 109,2 zentimetro dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak