Katmanduko Durbar plaza

Katmanduko Durbar plaza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Katmanduko ibarra
Kokapena
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalBagmati Province
District of NepalKathmandu District
HiriaKatmandu
Koordenatuak27°42′15″N 85°18′25″E / 27.704075°N 85.307083°E / 27.704075; 85.307083
Map
Arkitektura
Azalera5,09 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia121bis-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Katmanduko Durbar Plaza, Katmanduko erregeen jauregiak dauden plaza da. Katmanduko ibarrean beste bi ere badaude, Patangoa eta Bhaktapurrekoa, eta hirurak izendatu ditu UNESCOk Gizateriaren Ondare. Katmanduko Durbar plazak Nepalen agindu zuten Malla eta Shah dinastien 50 palazio ditu. Bi zatitan banaturik dago, barneko zatian Hanuman Dhoka errege familien bizilekua zena dago, eta kanpoko zatian Kasthamandap, Kumari Ghar eta tenpluak daude.

Eraikin garrantzitsuenak

Kasthamandap (sanskritoz: काष्ठमन्डप, nepaleraz: मरु सत्तल Maru Sattal; literalki "Egurrezko aterpea") da Durbar plazako eraikinik aipagarriena, beronek eman baitzion izena Katmanduri. Hiru teilatutako jauregia da, XVI mendean pagoda estilora eraikia. Laxmi Narsingha Malla erregeak eraiki zuen eta gaur egun zutik dirauen munduko egurrezko eraikin zaharrena dela esaten da.

Hanuman Dhoka Malla eta Shah dinastiek osaturiko palazio multzoa da. XVI mendean eraikitzen hasi ziren baina Prithvi Narayan Shah erregeak zabalkundea egin zion 1768an Katmandu konkistatu zuenean. 1886 arte bertan bizi izan zen Errege familia.

Kumari Ghar Nepalgo kumariak bizi diren jauregia da. Kumariak Devi jainkosaren irudi diren neska gazteak dira, Asia hego ekialde guztiko tradizioa da. Nepalen hautaproba gogorrak pasatzen dituzte eta aukeratuak Kumari Gharrean bizi dira sinistunek gur ditzaten. Gaur egungo kumaria Matina Shakya da eta 2008an lau urte zituela aukeratu zuten.

Lurrikara

2015eko apirilaren 25ean lurrikara handia izan zen eta Katmanduko ibarrean txikizio handia eragin zuen. Katmanduko Durbarrean ere hainbat eraikin historiko behera erori ziren.


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!