Margarita Maria Viqueira Gabarain, ezagunagoa Katie Viqueira izenez (Buenos Aires, Argentina, 1964ko urriaren 19a) tango eta folklore argentinarreko abeslaria eta fonoaudiologoa (ahots entreatzailea) da.[1][2][3]
Lan ibilbidea
Katie Viqueira fonoaudiologoa da Buenos Airesko Unibertsitatean, eta, besteak beste, musika komedien eta Disneyrako telesailen zuzendari bokala da. 2005ean Independent Music Award saria irabazi zuen. Piazzollaren tango opera ezagunenak estreinatu zituen Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian.
Besteak beste, Abel Pintos, Julieta Diaz eta Chayanneren ahots entrenatzailea da. 2011n sortu zuen Ahots Artearen Zentroa eta zuzendaria da. AEBn, Errusian eta Japonian birak egin ditu, eta aldeko kritikak jaso ditu bere lanarengatik.
Gutxienez hiru CD grabatu ditu, eta beste batzuk artista gonbidatu gisa. Hainbat antzezlanetan ere aritu da, Maria Elena Walsh idazlearen El mundo mágico lanean, esaterako, eta, beraz, ikono bat da haurren munduan. Diamantezko disko bat irabazi zuen Los grandes éxito de María Elena Walsh CDaren salmentetan izandako arrakastarengatik.[4]
2018an, María Elena Walsh-en abestiak aurkeztu zituen La Usina del Arte-n, eta, handik aurrera, Carlos Mazalán-ek (Mazalán Producciones) ekoiztutako “Invitados a Tomar el Té T” haurrentzako ikuskizunaren protagonista izan zen, Buenos Aireseko Sala Siranush-en Haur Erreinuko abesti ederrenak biltzen zituen ikus-entzunezkoa, Kontzertuak askariaren orduan kontzeptupean.[5]
Diskografia
- 1997: "Katie Viqueira interpreta 15 Grandes Obras de María Elena Walsh" - LEADER MUSIC S.A.
- 1999: "The other side - El otro lado" - PRODUCCION INDEPENDIENTE
- 2000: "Katie Viqueira interpreta los 15 Grandes Éxitos de María Elena Walsh" - LEADER MUSIC S.A.
- 2004: "Amores torcidos" - FRESH SOUNDS RECORDS
- 2009: "Las canciones de María Elena Walsh con la voz de Katie Viqueira" - LEADER MUSIC S.A.
- 2009: "Lujo de tangos y canciones" , Leo Sujatovichekin - EPSA MUSIC S.A.
Erreferentziak
Kanpo estekak