Katia Reimberg Brasilgo São Paulo hirian jaio zen, eta Marketineko ikasketak egin zituen UNIBANen Bandeiranteko Unibertsitatean. Euskal Herriratu eta lanean ari zela espetxeratu egin zuten. Lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten,[3] eta hamabost hilabete Martuteneko espetxean eman ostean, presoak egunez espetxetik atera eta lotara itzultzea ahalbidetzen duen erregimen irekiari heldu zion. Sei hilabete geroago, espetxetik atera zen, baina ez zuen zigorra amaitu. Cárceles Bolleras eta La mochila invisible dokumentaletan azaldu zuen bere ibilbidea emakume etorkinek jasan behar izaten dituzten egoerak bistaratzeko.[4]
Aholkulari
2009tik Bidez Bide elkarteko kidea da eta elkartearen bidez emakume etorkinei ikasketak homologatzeko aholkularitza eskaintzen die, Hezkuntza Sistema Atzerritarretako ikasketen homologazio eta konbalidazioa, eredu espainiarrean proiektuko arduradun gisa. Harreman estua du etxeko eta zaintza lanetan ari diren emakume hegoamerikarrekin.[1][5]
Hizlari
Katiak hainbat mahai-inguru eta hitzalditan parte hartu du, besteak beste:
2015ean , XI Jornadas de estudios penitenciarios jardunaldietan parte hartu zuen Nafarroako UnibersitateanLa motxila invisible dokumentaleko partaide gisa.[6][7]
2020an, Kartzelari kritika feminismotik. Itsutu eta mututako errealitateak izenburuko hitzaldia eman zuen Oiartzunen, Ekhine Eizagirrerekin batera, biak ala biak preso ohi eta militante feministak.[8]
2020an, Villabonako Lurgatz talde feministak antolatutako Emakumea, espetxea, zaintza mahai-inguruan parte hartu zuen, Nekane Txapartegi, Esti Amenabarro, Maite Aranalde eta Maite Ortizekin batera.[9][10]
2021ean, Zarautzen, zaintza lanak sostengatzen dituzten beste bi emakume migratzailerekin batera bere bizipenak azaldu zituen, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatutako saioan.[11]
2021ean, Tolosako Jabetze eskolan Nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu? saio informatiboa.[12]
Dokumentalak
Bi dokumentaletan parte hartu du:
Emakumeek egindako La mochila invisible dokumentalean bere ibilbidea azaldu zuen emakume etorkinek jasan behar izaten dituzten egoerak bistaratzeko, espetxeetan esperientzia izan duten eta babesgabetasuneko eta kalteberatasun handiagoko egoeran daudenak atzerritar jatorriko emakumeak baitira.[13][4]
2018an Celia Montagut zinegilearen Cárceles bolleras, Resistencias de las mujeres entre rejas dokumentalean parte hartu zuen kartzelan egondako beste zenbait emakumerekin batera.[14][15][16]
Argitalpenak
Poesia dekolonialari buruzko poema-liburua (Bide Batez),[17] talde lanean.