Kathleen Winter (Bill Quay, Ingalaterra, 1960ko otsailaren 25a) idazle eta eleberrigile kanadarra da. Annabel, bere eleberriak, Thomas head Raddall saria irabazi zuen 2010ean, eta hainbat hizkuntzetara itzulia izan zen.
Biografia
Kathleen Winter Bill Quayn jaio zen Ingalaterrako iparraldean, eta 1968an iritsi zen Kanadara. Winterrek Sesame Streeteko gidoilari gisa hasi zuen bere ibilbidea, The Telegram-eko zutabegile bihurtu aurretik St. John's-en.[1][2] Bere lehen ipuin bilduma, boYs, 2007an argitaratu zen, eta urte horretako Winterset eta Metcalf-Rooke sariak irabazi zituen.[3]
2010ean argitaratu zuen Annabel eleberria, eta Thomas Head Raddall Saria irabazi zuen. 2010eko Scotabank Giller, Rogers Writers' Trust Fiction Prize eta Governor General's Awards sarietarako aurrehautatua izan zen. 2011n, urte horretako Orange Prize for Fiction sarirako aurrehautatua izan zen. 2014an Canada Reads lehiaketarako aukeratu zuten eta Sarah Gadon aktoreak defendatu zuen. Eleberri honek arrakasta handia izan zuen salmentetan, eta hainbat hizkuntzetara itzulia izan zen euskara barne.[3] Josu Zabaleta arduratu zen euskarazko itzulpena egiteaz eta Erein argitaletxeak kaleratu zuen eleberria 2013an.[4]
Bigarren ipuin liburua, The Freedom in American Songs, 2014an kaleratu zen, Boundless: Tracing Land and Dream in a New Northwest Passage, ez-fikziozko liburuarekin batera. Boundless Hilary Weston Writers' Trust Prize for Nonfiction 2014 sarirako aurrehautatua izan zen.[3]
2016ko Scotabank Giller Sariko epaimahaikide izan zen.
Montrealen bizi da, Quebecen, bere senar eta bi alabekin.[1]
Lanak
- Where Is Mario? (1987)
- The Road Along the Shore - An Island Shore Journal (1991)
- The Necklace of Occasional Dreams (1996)[5]
- boYs (2007)
- Annabel (2010)[6]
- Nostalgia for the Criminal Past (2012)[7]
- The Freedom in American Songs (2014)[8]
- Boundless: Tracing Land and Dream in a New Northwest Passage (2014)[9]
- The New Leader Primer: I'm Responsible for Others, Now What?![10]
- Lost in September (2017)
- Simple.transparent.uncluttered.: 3 Strategies for Impactful Leadership (2017)[11]
- I Will Not Kick My Friends (2018)[12]
- Eisgesang: Meine Reise durch die Nordwestpassage (2020)[13]
- Transformer (2020)[14]
Sariak
- The Governor General's Award Sarirako finalista Lost in September-gatik. 2017
- The Hugh MacLennan Fiction Prize Sarirako finalista Lost in September-gatik. 2017
- Scotiabank Giller Sarirako finalista Annabel-gatik. 2010
- Rogers Writers' Trust Sarirako finalista Annabel-gatik. 2010
- Metcalf-Rooke Saria BoYs-gatik. 2007
- Winterset Saria BoYs-gatik. 2008
Erreferentziak
Kanpo estekak