Kataluniako Alderdi Nazionalista, katalanez Partit Nacionalista de Catalunya edo PNC, Kataluniako alderdi nazionalista, katalanista eta zentro-liberal bat da. Kataluniako independentziaren alde egon arren, independentzia aldarrikapen unilateralaren aurkakoa da.
Alderdikideen hitzetan beren erreferente nagusiak Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Eskoziar nazionalismoa omen dira[1] Nagusiki, CiU alderdiko kide ohiek, gerora PDECAT alderdira igaroak, eta Carles Puigdemont eta Kataluniako Independentzia Prozesuaren norantzarekin desados eta autonomismora itzultzeko helburudun politikariek osatu zuten.
2020ko ekainaren 27an sorrera-biltzarra burutu zuen, honetan bozketaz Marta Pascal idazkari nagusia, Olga Tortosa presidentea eta Oriol Puig bozeramailea hautatuak izan ziren. Biltzar honetan EAJko Andoni Ortuzar politikariaren hitzaldi-bideoa ere ikusi zen.
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo estekak