Kasaka[1] edo soingaineko luzea[2][3] kanpoko jantzi bat da, gehienetan gizonezkoena, dagoeneko erabiltzen ez dena eta estututa eramaten zena. Batez ere XVII. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasierara arte erabili zuten. Bere neurriari dagokionez, jaka buztanluze baten estilokoa zen, baina lepo zuzen eta sendoarekin.
Kasakaren emakumezkoentzako bertsio bat egon zen, XVIII. mendean erabilitakoa, gizonezkoena baino hedadura urriagokoa. Gizonezkoetan oinarritzen zen, aurretik lotuta eta gizonezkoen antzeko irekidurekin. Hegalak motzagoak ziren aldaken pareraino.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak