Karin Balzer, Richert jaioa (Magdeburg, 1938ko ekainaren 5a - Chemnitz, 2019ko abenduaren 17a) alemaniar atleta izan zen. Ekialdeko Alemaniako taldeko kidea, 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 80 metro hesi-lasterketan eta 1972an brontzezkoa 100 metro hesi-lasterketan. Gainera, urrezko hiru domina eta zilarrezko bi irabazi zituen Europako txapelketetan. 1950eko hamarkadan Mendebaldera ihes egin zuen bere senar Karl-Heinz Balzerrekin, baina Ekialdeko Alemaniara itzultzeko mehatxatuak izan ziren.