Karel van Mander (Meulebeke, Flandria, 1548ko maiatza – Amsterdam, Herbehereak, 1606ko irailaren 2a) flandestar margolaria eta teoriagilea izan zen. Erromako talde manieristako kidea izan bide zen, baina teorian egindako lanengatik da batez ere ezaguna. Haarlemgo Akademiaren sortzaileetakoa izan zen, eta joera manieristaren aitzindarietakoa. Herbehereetako antzinako pinturari buruzko lan handi bat argitaratu zuen, Pintura-liburua (1604).
Erreferentziak