Kapela luzea[1], halaber xistera, buru-estalki altua da, zilindro itxurakoa, hegal estua eta gainalde laua duena.[2] Eskuarki, material zurrunez egina dago, eta beltza izaten da.
Kapela luzea Frantzian sortu zuten XVIII. mendearen amaieran. Hasieran, konotazio iraultzaileak izan zituen, eta txarto ikusia egon zen.