Kantiniersa

Kantiniersa
Zuberoako maskarada gorria
Kantiniersa, Mauleko maskaradak, 2007
Datu biografikoak

Kantiniersa Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, Maskarada gorriko kidea. Napoleonen armadako kantiniersen antzera jantzirik azaltzen da: jaka eta kapela urdin argiak, gona gorria, galtzerdi txuriak eta azpantar urdinak. Soinean, larruzko uhalekin gurutzatua, eztainuzko upeltxo bat darama.[1][2] Maskaradako aitzindarietako bat da, alegia, dantzari trebea.

XIX. mende amaieran sartu zen pertsonaia hau maskaradetan, Maka Beltzaren ordez. Izan ere, azken honen arraileria desegokitzat jo zuten Zuberoara etortzen zen maila handiko bisitari baten aitzinean agertzeko. Bisitari hori, zenbaiten ustez Baionako apezpikua zen, eta, beste batzuen arabera, Luis Luziano Bonaparte edo Louis Barthou ministroa.[1] 1980ko hamarkada arte gizonezkoa izaten zen.[2]

Erreferentziak

  1. a b Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
  2. a b {{erreferentzia |url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=54289 |egilea= Santamaria, Javier |izenburua=Kantiniersa |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus |sartze-data = 2023-2-147}

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!