Kampala[1] Afrikako ekialdeko hiria da, Ugandako hiriburua eta hiri nagusia. 1.659.600 biztanle zituen 2011n.[2]
Geografia
Itsas-mailatik 1.189 metrotan kokatuta, Ugandako erdialdean dago, Victoria aintziraren ertzean. Beste hiri historiko bezala, kampalarrek hiria zazpi muinotan eraikia izan zela diote, nahiz eta hori guztiz fidagarria ez izan. Zazpi muinoak hauek dira: Kasubi, Mengo, Kibuli, Namirembe, Rubaga, Nsambya eta hiriari bere izena eman ziona, Kampala.
Klima
Hiriak klima ekuatoriala du, Af, Köppen sailkapenaren arabera.[3]
Datu klimatikoak ()
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
33
|
36
|
33
|
33
|
29
|
29
|
29
|
29
|
31
|
32
|
32
|
32
|
'
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
28.6
|
29.3
|
28.7
|
27.7
|
27.3
|
27.1
|
26.9
|
27.2
|
27.9
|
27.7
|
27.4
|
27.9
|
27.8
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
23.2
|
23.7
|
23.4
|
22.9
|
22.6
|
22.4
|
22.0
|
22.2
|
22.6
|
22.6
|
22.5
|
22.7
|
22.7
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
17.7
|
18.0
|
18.1
|
18.0
|
17.9
|
17.6
|
17.1
|
17.1
|
17.2
|
17.4
|
17.5
|
17.5
|
17.6
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
12
|
14
|
13
|
14
|
15
|
12
|
12
|
12
|
13
|
13
|
14
|
12
|
'
|
Euria (mm)
|
68.4
|
63.0
|
131.5
|
169.3
|
117.5
|
69.2
|
63.1
|
95.7
|
108.4
|
138.0
|
148.7
|
91.5
|
1264.3
|
Euri egunak (≥ 1.0 mm)
|
4.8
|
5.1
|
9.5
|
12.2
|
10.9
|
6.3
|
4.7
|
6.7
|
8.6
|
9.1
|
8.4
|
7.4
|
93.7
|
Eguzki orduak
|
155
|
170
|
155
|
120
|
124
|
180
|
186
|
155
|
150
|
155
|
150
|
124
|
1824
|
Hezetasuna (%)
|
66
|
68.5
|
73
|
78.5
|
80.5
|
78.5
|
77.5
|
77.5
|
75.5
|
73.5
|
73
|
71.5
|
74.5
|
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4]
|
Iturria (2): BBC Weather[5]
|
Historia
- 1890ean British East Africa Company izeneko konpainiak sortu zuen hiria.
- 1922an Makerere University, herrialdeko unibertsitaterik handiena, fundatu zuten.
- 1962an Kampala hiriburu bihurtu zen, Entebbe ordezkatuz.
- 1963an hiriko unibertsitateak University of East Africa izena hartu zuen.
Auzoak
Hiria bost auzotan banaturik dago:
- Kawempe, iparraldean
- Rubaga, ekialdean
- Centre, erdialdean
- Makindye, hegoaldean
- Nakawa, mendebaldean
Demografia
2002ko erroldaren arabera hiriak 1.189.142 biztanle zituen. Ugandako Estatistika Elkarteak (UBOS) 2008an 1.420.200 zirela zenbatetsi zuen. 2011n, UBOSek 1.659.600 zirela esan zuen.[2]
Kampalar gehienak (%65) anglikanoak dira, eta musulmanak %10 dira.[6] Besteak kristautasunaren beste adarretakoak edo animistak dira.
Bertako osasun ministerioaren arabera, hiriak dauka HIESaren infekzio tasarik altuena Ugandan, altuenetarikoa Afrika osoan eta beraz munduan: 2004-2005eko azterketan, helduen %9,2 kutsatuta zegoen, eta prostituten artean %47a.
Erreferentziak
Kanpo estekak