Kamakura

Kamakura
鎌倉市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō eskualdea
Kanagawa
AlkateaTakashi Matsuo (en) Itzuli
Izen ofiziala鎌倉市
Jatorrizko izena鎌倉市
Posta kodea247-0052–248-0036
Geografia
Koordenatuak35°19′09″N 139°32′50″E / 35.3192°N 139.5472°E / 35.3192; 139.5472
Map
Azalera39,60 km²
MugakideakYokohama, Zushi (en) Itzuli eta Fujisawa
Demografia
Biztanleria172.929 (2020ko irailaren 1a)
−90 (2015)
Dentsitatea4.359 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakNiza, Ueda (en) Itzuli, Ashikaga (en) Itzuli, Dunhuang eta Hagi (en) Itzuli
http://www.city.kamakura.kanagawa.jp/ www.city.kamakura.kanagawa.jp

Kamakura (japonieraz: 鎌倉市 Kamakura-shi?) Japoniako hiria da, Kanagawa prefekturakoa, 2012an 174.412 biztanle zituena.

Ospetsua da Kamakurako Daibutsu edo Buda Handia, 14 metroko garaiera duen brontzezko estatua bertan dagoelako Kōtoku-in tenpluan. Bestalde hondartzek herri turistikoa bihurtu dute.

Geografia

Kamakura hiriaren planoa.

Tokiotik 50 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago Sagami Badiaren ertzean. Muinoek inguratzen dute herria hiru aderditatik, mendi altuenak Ōhira (159m) eta Tendai (141m) dira. Hori gutxi balitz tunelak egin bitartean pasabide estuetatik sartu beharra zegoen herrira, horregatik Kamakurako "zazpi ateak" edo "zazpi ahoak" esaera zabaldu zen. Honek guztiak gotorleku naturala bihurtzen dute herria. Namerigawa ibai laburra itsasoratzen da Kamakurako hondartzan.

Kamakuratik gertu Yamanouchi herrixka dago, Kita-Kamakura izenaz ere ezaguna. Bertan zeuden Kamakurako zazpi ateetako bi baina inoiz ez da Kamakuraren parte kontsideratu. Giro tradizionala dauka, batez ere dituen tenplo ugariei esker.

Kostaldean egonik Kamakuran tsunamien beldur ere badira eta kaleetan tsunamien ebakuaziorako bideak gezien bidez seinalatuta daude lurrean. Kale argi guztietan ere toki horretako altuera adierazten da.

Historia

Hasierako populazioak

Ingurunea duela 10.000 urte populatua zegoen jadanik. Jōmon Aroko hainbat keramika zati aurkitu dira besteak beste. Yayoi Aroan (k.a 300 - k.o. 300) itsasoak atzera egin zuen, gaur egungo kosta lerrora gutxi gorabehera, eta ehiza eta arrantzari nakazaritza nagusitu zitzaion.

Kamakura Aroa (1185-1333)

Sakontzeko, irakurri: «Kamakura Aroa»

Kamakura izenaren lehen aipamena 712urtekoa da baina VIII. mendearen inguruan eratu zen hiria eta 1063an Tsurugaoka Hachiman-gū tenplua altxatu zuten Kyoton zegoen Iwashimizu Hachiman-gū tenploaren adarra zena. 1185ean Minamoto no Norimotok Taira klana garaitu eta Kamakura shogunerria sortu zuen. Lehenengo erregimen militar feudal japoniarra izan zen eta 1250an dagoeneko Japoniako laugarren hiri handiena bihurtu zen, enperadorearen egoitza zen Kyoto bera ere gaindituz. 200.000 biztanle zituen orduan. 1333an Nitta Yoshisadak enperadorearen izenean Kamakura setiatu zuen eta itsasbeheraz baliatuz hirira sartzea lortu eta suntsitu egin zuen Kamakura Aroari bukaera emanez eta enperadorearen legea berrezarriz.

Kamakuraren gainbehera

Muromachi Aroan bortxakeria eta nahasmendua nagusitu ziren eta Kamakura ia desagertzeraino iritsi zen. Ashikaga Takauji shogun berriak ere nahiago izan zuen Kyoton bizi, enperadorearen ondoan. Toki estrategikoa izanik hurrengo mendeetan ere istilu ugari izan ziren Kamakuran eta 1454 eta 1526an oso kaltetua gertatu zen. Hauei 1498ko tsunamia gehitu behar zaie.

Mendez mende alboratua gelditu zen eta 1910rako 7.250 biztanle zituen herri txikia zen, garai bateko handitasunaren aztarna bakarra Daibutsu (Buda Handia) zelarik.

XX mendea

1890an Tokiotik zetorren trenbidea eraiki zen eta turismoa iritsi zen herrira. 1923ko lurrikara handiak berriz altetu zuen Kamakura 2.000 pertsona hilez. Hondartza bi metro inguru altxatu zen baina mendialdean lur-jausi handiak izan ziren. Gaur egun ikus daitezkeen tenplu asko aintzina batean izan zirenen erreplikak dira beraz.

Ondasun nabarmenak

Jaialdiak

Ia hilabetero dago jaialdiren bat Kamakuran. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Kamakura Matsuri, apirileko 2. igandetik 3.era.
  • Tsurugaoka Hachiman-gū Reitaisai jaialdia, irailaren 14tik 16ra. Zaldi gaineko arku jaurtiketak dira ekintzarik jarraituenak (Yabusame).

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak


Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!