Kalkutako portua

Kalkutako portua
Datu orokorrak
Motaportu
EponimoaSyama Prasad Mukherjee (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak22°32′53″N 88°18′05″E / 22.5481°N 88.3014°E / 22.5481; 88.3014
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

Kalkutako portua (bengaleraz : কলকাতা বন্দর ) Indiako Kalkuta hiriko ibai-portu bat da, itsasotik 203 kilometrora dago. Indiako porturik zaharrena da, eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak eraiki zuen, 1870. urtetik aurrera.

Ezaugarriak

Portua bi kai sistema desberdinak ditu: Kolkata eta ur sakonetako Haldia Dock konplexua.[1]

Historia

XVI. mendearen hasieran, portugaldarrek lehen aldiz portuaren egungo kokapena erabili zuten ontziak ainguratzeko, Hooghly ibaiaren goiko ibilgua, Kalkutatik haratago nabigaziorako ez segurua aurkitu baitzuten. Job Charnockek, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia langile eta administratzaileak, 1690ean merkataritza-gune bat sortu zuela bertan uste da. Eremua ibaiaren gainean zegoen eta oihanak hiru aldetan inguratzen zuen; horregatik, etsaien inbasioetatik salbu jotzen zen. 1833an Britainia Handiko Inperioan esklabotza deuseztatu ondoren, portu hau Inperio osoko lurralde urrunetara "kontratatutako langile" gisa milaka indiar bidaltzeko erabili zen.[2]

XIX. mendean Kalkuta Britainiar Indiako portu garrantzitsuena izan zen. Independentziaren ostean, hainbat faktoreren ondorioz, bere garrantziak behera egin zuen. Beste arrazoien artean Bengalaren zatiketa (1947), portuaren eragin eremuaren tamaina murriztea eta Indiako ekialdeko geldialdi ekonomikoa egon ziren jaitsiera horren atzean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!