Kaitin Allende Zaldunbide (Arrasate, Gipuzkoa, 1972ko maiatzaren 20a) kazetaria eta komediantea da.
Biografia
EHUn Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi ondoren, Goiena komunikazio taldean hasi zuen kazetaritza ibilbidea, eta ondoren Euskadi Irratian, "Uda giro", "Ez dago Siestarik" eta "Ipurtargia" saioak aurkeztu zituen. Eguberrietako, San Sebastian eguneko zuzeneko emanaldia, Bilboko Aste Nagusirako Radio Euskadi eta Euskadi Irratirako 2019.urteko saio bereziak ere egin ditu. Bestalde, Albistegi eta saioetan egin du lan, 1999tik 2020ra bitartean, baita Kultura.eus, Kultur Leihoa, Faktoria Magazine, Amarauna, Faktoria Albistegian eta abaretan ere.[1]
Sorginen Laratza ETB1eko late night saioan egin zen ezagun erreportari modura.[2] Bizkaia Irratiko esatari ere izan da. ETB2n, Bilboko Aste Nagusian, Mari Jaiaren saio berezia aurkeztu zuen, Ander Iribar esatariarekin batera, Arriaga Antzokitik 2018an eta baita 2019an ere.[3]
2019an Bakarrizketak egiteari ekin zion.[1]
2021eko urtarriletik Radio Vitoriako, "Déjate Llevar" saioan egiten du lan asteburu eta jaiegunetan.[4]
Sariak
- 2021ean Gasteizko I. Komedialdia Umore jaialdiko bakarrizketa lehiaketan lehen saria jaso zuen[5].
Bakarrizketak
- “Artistak eta kazetariak” kazetari lanbideari buruzko eguneroko gorabeherei buruzkoa[6].
- "Txinpartak" umeak zaindu beharrean eguna patrikako telefonoari begira ematen dutenei buruzkoa.
- "Kokoteraino" konfinamenduaren bizipinenak kontatzen ditu.[7]
- Klimaterioa[8]
Erreferentziak
Kanpoko loturak