K bitamina[1] gizakiak behar duen bitaminatako bat da. Ezaugarri nagusia bitamina honen premien %50a hesteetako bakterio onuragarriek sortzea da. Ondorioz, gabezia ez-ohikoa izaten da. Beharren beste erdia (30-40 mg/eguneko) arrautza, gazta, gibela eta barazki berdeak (espinakak, ziazerbak...) dietan sartuz lortuko da.
Zerbaitek eraginda maila horretara iristen ez bada, gatzapenean izango dira arazoak, gatzapen-substantziak sortaraztea (protronbina, esaterako) baita bitamina honen egitekoa. Beraz, arrazoirik gabeko odoljarioak eta orbaintzeko zailtasuna duten zauriak dira gabeziaren sintomak. Hori zuzentzeko, lehenik arrazoiak ezagutu behar dira (hesteetako arazoren bat, elikatzeko ohitura desegokiak, …) eta, ondoren, horren arabera konponbidea ezarri.
K bitaminaren hiru mota daude: K1, K2 eta K3. K1 da zenbait janaritan dagoena, K2 hesteetako bakterioek ekoizten dutena eta K3 bitamina sintetikoa da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak