Juntura torikoaeraztun edo toru formako juntura bat da. Normalean presioan moldekatutako kautxuzkoa izaten da, eta bi gainazal zilindrikoren arteko estankotasun estatikoa eta dinamikoa bermatzen ditu. Gehien bat iturgintzan, urpekaritzan, mekanismo pneumatiko eta hidraulikoetan eta oro har mekanikan erabiltzen da desmuntatu daitezkeen piezen arteko loturetan likidoak eta gasak pasa ez daitezen.
Goma torikoa berariaz egindako koska batean sartzen ohi da eta piezak lotzean konprimitu egiten da estankotasuna bermatuz.
Makinen diseinuan asko erabiltzen dira zeren eta sinple eta merkeak dira, erraz kokatzen dira eta presio handiak jasaten ahal dute.
Hainbat neurritakoak daude eta bere metrika barneko diametroak eta gomaren sekzioak zehazten dute.
Junturak malgutasun ona izan dezan kautxua ez da eguzkitan utzi behar eta kokatzean silikona aplikatzen bazaio bere erabilpena luzatzen da.