Jungle (euskaraz: «Oihana») 2017ko Greg McLean australiarrak zuzendutako abentura eta biziraupen biografia drama film bat da. Yossi Ghinsberg israeldar abenturazaleak 1981ean Amazoniako oihanean izandako benetako bizipenean ounarritua dago. Daniel Radcliffe, Alex Russell, Thomas Kretschmann, Yasmin Kassim, Joel Jackson eta Jacek Koman aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1982, Yossi Ghinsberg (Daniel Radcliffe) israeldar abenturazale gazteak Boliviara bidaiatu du, bertan Amazonia oihanaren bihotzean barneratzeko asmoz. Behin han dela, Marcus Stamm (Joel Jackson) urte bateko eszedentzia hartu duen eskolako maisua eta Kevin Gale (Alex Russell) estatubatuar abenturazalea eta argazkilaria ezagutu eta hiruak adiskidetuko dira. Hiruak La Paz hiriburuan ostatu hartuta daudela, Yossik Karl Ruprechter (Thomas Kretschmann) austriarra ezagutuko du, honek oihanean hiru gizasemeek ezagutu beharko luketen tribu ezezagun baten berri duela aipatuko die eta beraiekin batera oihanera bidaiatu dezaten esan. Yossik entzundakoaz eta esploratu gabeko oihanera joateko eta tribu ezezagunak ezagutzeko aukeraz hauspoturik Karli sinetsi egingo dio. Ostatura itzuli eta Marcus eta Kevin berarekin batera oihanera bidaiatzeko konbentzituko ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak