Jun Mizutani (japonieraz: 水谷 隼, Mizutani Jun?, Iwata, Shizuoka, 1989ko ekainaren 9a)
mahai-tenisean lehiatzen den kirolari japoniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina eskuratu zuen bakarkako modalitatean, Ma Long (urrezkoa) eta Zhang Jike (zilarrezkoa) txinatarrekin galduz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako hirukotearekin (urrezkoa) galduz eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Maharu Yoshimura, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) eta Alemaniako (zilarrezkoa) hirukoteen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Tomokazu Harimoto, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.
Urrezkoa lortu zuen Japonia ordezkatuz, Mima Ito herrikidearekin, binakako mistoa modalitatean, Txinako bikotearen (zilarrezkoa) eta Taipei txinatarrekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak