Juliano Mediciren erretratua (italieraz: 'Ritratto di Giuliano de' Medici') Sandro Botticelli Pizkunde italiarraren margolariak egindako margolana da. Tenpera pinturaz eginda, 1478 inguruan dago datatuta. Gaur egun Berlingo Museoen uhartean gordetzen da. Munduan badira beste hiru antzeko margolanak, Bergamon, Milanen eta Washingtonen.
Historia
Juliano Medici Lorenzo Mediciren anaia txikia zen. Pazzi familia Medici familiaren bankari etsaiak ziren; Pazzitarrek mandatari batzuk bidali zituzten eta Juliano erail zuten.
Lanaren bertsioak
Gaiaren inguruan ezagutzen diren lau margolanak oso antzekoak dira eta lauak Boticelliri egokituak izan dira. Dena dela, haien arteko desberdintasunak badira:
- Milangoa: pertsonaiak ezkerrara begiratzen du, beste hiruretan eskuinera.
- Washingtongoa: lehen planoan adar lehor batean jarritako usapala agertzen da; atzean ate ireki bat ikus daiteke. Bi elementu horiek heriotzaren sinboloak dira.
Ez dago garbi zein izan zen lehenengoa. Antza denez guztiak Julianoren heriotza gertatu ondoren egin ziren, haren oroimenez.
Iruditegia
-
Bergamoko erretratua.
-
Washingtongo erretratua.
-
Berlingo erretratua.
Erreferentziak
Bibliografia
- L'opera completa del Botticelli, Classici dell'arte Rizzoli, Rizzoli, Milan, 1978.
- Botticelli, "Los grandes genios del arte" bilduma, 29.zk., Eileen Romano (zuz.), Unidad Editorial, S.A., 2005, ISBN 84-89780-97-8.
Ikus, gainera
Kanpo estekak