Judas lorea [1] (Lunaria annua) Brassicaceae familiako landare belarkara eta biurtekoa da. Medaila[2] edo pezetak[1] izena ere hartzen du euskaraz.
Izena
Latinezko Lunaria izenak "ilargi itxurakoa" esan nahi du, fruituek (silikeek) duten itxuragatik. Euskaraz, Judas lore deritze, fruituek txanpon itxura baitute, Juda Iskarioteren txanponen istorioari aipamen eginez. Horregatik ere deitzen zaie medaila ("domina") edo pezetak (Espainiako antzinako dirua).
Izendapena
Espezie hau Carl von Linné naturalista suediarrak deskribatu zuen 1753an[3].
Irudiak
-
Landarea
-
Loreak (ohiko itxura)
-
Loreak (itxura zuria)
-
Hostoa
Erreferentziak
Kanpo estekak