Juan Pablo Lojendio Pardo-Manuel de Villena (Donostia, 1950eko abuztuaren 31) aitorenseme espainiarra, 2006tik Arévalo del Reyko dukea da.
Datu biografikoak
María Consuelo Pardo-Manuel Villena Verástegui eta Juan Pablo Lojendio Irure haren gurasoak ziren. Haren aita Espainiako enbaxadorea Kuban izan zen; kargu horretan nahiko ospea lortu zuen, 1960an, telebistan, Fidel Castrorekin arazo bat izan ondoren, uhartetik kanporatua izan zenean.[1]
1976ko azaroaren 23an, Rosario Pérez-Yarza Márquezekin ezkondu zen, Grimaldi Dukeen biloba dena. 2006an bere amak dukerriaren titulua eman zion.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak