Juan Bautista Mugiro Iribarren (Aldatz, 1786ko irailaren 13a- † ?) nafar bankari eta politikaria izan zen.
José Francisco anaiarekin batera, Juan Bautista Iribarren bere osabak sortutako J. Irivarren y Sobrinos enpresan lan egin zuen. Granadarien kapitaina, 1822ko uztailean Madrilen konstituzioa defendatu zuen.[1] Bordelera erbesteratu eta bertan Francisco Goya ezagutu zuen.
Elisabet II.aren erreinaldian Madrilera itzuli eta diputatua[2] (Espainiako Diputatuen Kongresuaren presidentea ere izan zen) eta senataria izan zen.
Erreferentziak