Jožef Stefan (Saint Peter, Austriar Inperioa, 1835ko martxoaren 24a - Viena, 1893ko urtarrilaren 7a) esloveniar jatorriko fisikaria izan zen.
Biografia
Vienako unibertsitateko irakasle izan zen. Gasen teoria zinetikoari eta erradiazioari buruzko lanak egin zituen, eta Stefan-Boltzmanen legea azaldu zuen. Stefan-Boltzmannen legea gorputz beltz baten gainazal banakoak denbora banakoan igortzen duen energia bere tenperatura absolutuaren (T) laugarren potentziaren araberakoa da: E = sT4. s Stefan-Boltzmannen konstantea da, eta hau da bere balioa: 5,6697 x 10-8 W m-2K-4.
Gasen zabaltze-gertaeren teoria bat ere azaldu zuen, eta gasen eroankortasun termikoa aztertu zuen.
Erreferentziak