Joxe Mari Berasategi Zurutuza (Zegama, Gipuzkoa, 1955), itzultzailea da, Ingeles Filologian eta Euskal Filologian lizentziaduna.
Irakaskuntzan aritu zen Beasaingo Lizeoan. Euskara-teknikari izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalean; eta Euskara Zerbitzuaren buru, Arabako Foru Aldundian. 2018an hartu zuen erretiroa.[1]
Itzulpenak
Narratiba
- Marina Tsvetaieva. Ene anaia femeninoa: gutuna amazonari. (Erein, Igela, 2022). Literatura Unibertsala bildumako lana.[2]
- Abdurazak Gurnah. Paradisua. (Elkar, 2022). Maialen Berastegirekin batera.[3]
- H. G. Wells. Hormako atea eta beste ipuin batzuk (Elkar, 2021).[4]
- Maryse Condé. Bihotza negar eta irri: Ene haurtzaroko istorio egiazkoak (Erein, Igela, 2021). Literatura Unibertsala bildumako lana.[5]
- Kate Chopin. Ekaitza eta beste 34 ipuin [antologia] (Erein, Igela, 2021). Literatura Unibertsala bildumako lana.[6]
- Peter Handke. Atezainaren larria penalti-jaurtiketan (Elkar, 2020).[7]
- Leo Perutz. Gauez harrizko zubiaren azpian (Elkar, 2019).[8] J.O. Olaizola 'Txiliku'-rekin batera.
- R. K. Narayan. Malgudiko ipuinak (Igela, 2008).
Erreferentziak
Kanpo estekak