Bere ikasketei dagokionez, 1984an lizentziatu zen eta 1995ean doktoratu zen Deustuko UnibertsitateanOrganización institucional de los reinos de Alfonso I "el Batallador" y sus relaciones con la nobleza laica y eclesiástica (1104-1134) izenburudun tesiarekin (euskaraz Nafarroako Alfontso I.a Borrokalariaren erreinuen antolaketa instituzionala eta noblezia laiko eta eliztarrarekin zituen harremanak).[1]
2003tik Erdi Aroaren Historiako Irakasle titularra izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Letren Fakultatea Fiologia eta Historia Sailean (lehengo Filologia, Geografía eta Historia Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Modernoaren eta Amerikaren Historia Sailean).[1][2][3]
Ikerketa proiektu hainbatetan parte hartu zuen:[1]
"De la Lucha de Bandos a la Hidalguía Universal: transformaciones sociales, políticas e ideológicas en el País Vasco, siglos XIV y XV" (UPV y Ministerio de Educación y Ciencia, 2000-2002, 2002-2003 y 2004-2007)
"Los ámbitos de poder en la sociedad guipuzcoana tardomedieval (siglos XIV-XVI): entramados burocráticos y manifestaciones documentales" (UPV/ EHU, 2003-2005).
Euskal Herriko dokumentazio-iturrietan aditu handienetakoa zen eta Eusko Ikaskuntzaren “Fuentes Documentales Medievales del País Vasco” bilduman hainbat liburu[Betiko hautsitako esteka] argitaratu zituen (zenbait herritako dokumentu bildumak, batik bat) eta beste hainbat dokumentazio-lan argitaratu zituen, bai dokumentuak, bai eta haien testuingurua (esate baterako, bandoen gerrari buruz eta Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako XV eta XVI. mendeetako eliteei buruz).[1][3][4]
Historiako sintesi-lanezko eskuliburutan ere aritu zen: Lur Entziklopedia Tematikoaren Euskalerriaren Historian eta Hiria Liburuak argitaletxearen Historia del País Vasco deitutakoan Auñamendi[1] eta beste hainbat liburu aipatutako Erdi Aroari eta Aro Moderno hasierari buruzko ikerketetan oinarritutakoak, bereziki garai horretako euskal eliteena.[3][5]