José Vicente Ormaetxea Apoitia (Nabarniz, 1880ko irailaren 1a - Villanueva del Arzobispo, 1936ko irailaren 4a), erlijio-izena Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra izan zen. Erroman egin zituen apaiz-ikasketak. 1903. urtean apaiztu eta Espainiako Gerra Zibila piztean, Villanueva del Arzobispon zela, miliziano batzuek atxilotu eta fusilatu zuten.[1] Dohatsu egin zuen Benedikto XVI.a aita santuak 2007. urtean.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Olabarri, Martín. (1973). Trinitarios en la prueba. Historia del martirio de los trinitarios de España en 1936. Madril: Padres Trinitarios ISBN 84-4006180-3..