José Vicente Díaz Bravo (Tutera, 1708ko martxoaren 27an bataiatua - itsasoan, 1772) Nafarroako karmeldarra izan zen. Doktorea teologian, garrantzi handiko karguak izan zituen: Iruñeko Eskolako katedraduna, Iruñeko komentuko priore, Zaragozako Artzapezpikutegiko aztertzaile sinodala, Inkisizioko Ofizio Santuko kalifikatzailea eta Mexikoko Durangoko apezpikua. Mexikoko kontzilioan parte hartu zuen. Espainiara zihoala bidean hil zen itsasoan. Idazki nagusiak: Navarra y Memorias históricas de Tudela, El Ayuno Reformado según práctica de la primitiva iglesia, El Confesor instruido en lo que mira a su cómplice eta El Penitente mal preguntado.
Erreferentziak