Salamancako unibertsitatean lanean aritu zen zenbait urtetan zehar, bertan lizentziatu ondoren. 1982ko azarotik 1983ko abendura laguntzaile gisa lan egin zuen. 1984 eta 1986 bitartean FPI Grant (Formación del Personal Investigador) edo Ikerketarako Langileen Prestakuntza postuan aritu zen. 1987ko urtarriletik martxora, Salamancako Unibertsitateko bekadun bezala lan egin zuen eta martxotik irailera aldi baterako irakasle bezala.
1987ko urrian Londresera joan zen graduondoko ikasle bezala lan egitera Fleming beka batekin, Queen Mary Unibertsitatera. Urtebetez postu horretan lan egin zuen. Gero, 1988ko urritik 1990eko apirilera, graduondoko ikasle bezala lanean jarraitu zuen, Queen Mary Collegen eta Salamancako Unibertsitatearen arteko kolaborazio bati esker.[4]
1990ko apiriletik 1999ko apirilera, Bartzelonako Unibertsitatean irakasle titular bezala lan egin zuen, Erlatibitatearen Ikerketa Taldean.[5] Plaza lortzeko prozesua gatazkatsua izan zen, izan ere, zazpi hautagaietatik bik auzitegiaren erabakia inpugnatu zuten, arrakastarik gabe.[6]
Bartzelonan irakasle egon zen denboran zehar, Espainiako ikertzaileen egoera kritikatu zuen, diru falta zela medio, gehienak atzerrira joaten zirela azalduz, eta ikertzailearen bakartasun zein isolamendua aipatu zituen, beste herrialde batzuekin alderatuz, Espainiako unibertsitate sistemako lan taldeen kide kopurua oso murriztua baita ideiak alderatzeko.[6]
Aurkikuntza esanguratsuak
1990ean, Einsteinen Eremu ekuazioen soluzio bat aurkitu zuen. Honek Big-Bang gabeko unibertso bat deskribatzen du, eta espazialki ez-homogeneoa fluido-iturri perfektu batekin.[7] Teoria horrek bere izena hartu du, Senovillaren metrika zehazki. Hasieran akats bat zela pentsatu zuen, ezinezkoa zela aurkitutakoa. [8] Lehenengo aldia izan zen unibertsoaren Big-Bangik gabeko deskribapena egiten zela, eta hura hasierako momentuetan, erradiazioz betea eta oso dentsitate handia zueneko egora deskribatzen badu ere, ez du unibertsoa nola amaituko den aurresaten. Modelo hori bilatu eta berehala Physical Review Letters aldizkarira bidali zuen eta artikulua publikatu ondoren, Nature aldizkari ospetsuan editorial bat idatzi zioten.[9]
Jesús Martín Salamancako Unibertsitateko Fisika Teorikoko katedradunak, Senovillaren doktore-tesiaren zuzendaria zenak, ondokoa esan zuen ereduari buruz:
Penrosen eta Hawkingen teoremaren alderdirik zentzuzkoenetako batzuk egiaztatzen ditu, hipotesi asko aipatzen baititu. Kontua ez da Penrose eta Hawkingen teorema hau guztiz faltsua dela, baizik eta agian ez litzaioela emandako garrantzia eman beharko.[10]
Bestalde, 2000 urtean Tercer Milenio aldizkariko online bertsioko lehenengo erreportaian aipatzen da, uhin grabitazionalen detekzioari buruz hitz egitean, 2015ean gertatuko zena lehenengo aldiz. [13][14] Horrez gain, 2023an kaleratutako RTVEko Territorio Gravedad dokumentalean parte hartu du.[15] Bertan, Einsteinenerlatibitate orokorraren teoria nola interpretatzen den azaltzen du, bere interpretazio fisikoaz gain, atzean dagoen matematikaren garrantzia azpimarratuz. Espazio-denboraren kurbadura zer den azaltzeaz gain, grabitatea nola ulertu behar den argitzen du bertan.[16]
Biografia
Txikitatik matematiketarako erraztasuna izan du, baina, hala ere, unibertsitate aurreko ikasketak amaitu baino lehen, letrekin zerikusia zuten ikasketak egiteko aholkatu zion orientatzaile batek. Fisikan gailendu den arren, bere zaletasun bakarra ez dela aipatzen du. Irakurtzea, xakean jokatzea, bidaiatzea, antzerkia eta bizitza soziala ere gustuko ditu. [9][11]