- Artikulu hau José Joaquín Viana Sáenz de Villaverderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
José Joaquín Viana Sáenz de Villaverde (Lagran, 1718ko martxoaren 20a - Buenos Aires, 1773) arabar militarra izan zen, bitan Montevideoko gobernadore (1751-1764 eta 1771-1773) izandakoa.
1735ean Italian Austriako Ondorengotza Gerran parte hartu eta koronel izendatu zuten. Kanpaina amaitutakoan, Ameriketara bidali zuten.