José Antonio Zarzalejos Altares (Madril, 1922 - ib., 2008ko irailaren 24a) madrildar fiskal eta politikaria izan zen.[1]
Biografia
Madrilgo Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta gero, Espainiako Gobernuan lan egin zuen. 1950ean fiskal bilakatu eta Gasteizen aritu zen. 1976ko abuztuaren 11n Bizkaiko gobernadore zibil izendatu zuten. 1977ko urtarrilaren 19an dimititu zuen ikurrina legeztatu zutelako protestan.[2] 1982an Espainiako Auzitegi Gorenaren fiskal eta 1990 eta 1996 artean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bokal izan zen. Charo Zarzalejos eta José Antonio Zarzalejos kazetarien eta Javier Zarzalejos politikariaren aita izan zen.
Erreferentziak