Josu Naberan Naberan (Gautegiz Arteaga, 1941) euskarazko saiakeragile eta itzultzailea da.
Derioko apaiztegian ikasi ondoren, 1966an abadetu zen. 1968an Larrabetzuko apaiza zen. Txabi Etxebarrieta hildako lehen etakidearen omenez meza eman behar zuen, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Guardia zibilek herria okupatu zuten, eta ez zen mezarik izan igande hartan.[1] Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, 66/69 prozesuaren ondorioz zazpi urte eman zituen Zamorako konkordatu-espetxean. AEKan lan egin zuen. 1998an Sugearen iraultza saiakera argitaratu zuen, non aitzinako gizarteen antolakuntzaz gogoetatzen duen.[2]
Erreferentziak