Josu Calvo Aurrekoetxea (Sestao, Bizkaia, 1994) euskal fisikaria, astrofisikaria eta unibertsitate-irakaslea da. Gaur egun doktorego-ikerlaria eta irakaslea da Oxfordeko Unibertsitatean.
Bizitza
Sestaoko Saturnino de la Peña BHI eskolan ikasi zuen. Batxilergoa ikasten zuen bitartean kimika sari bat irabazi zuen, Espainiako Kimikarien Elkarteak emanda.[1]
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) fisika gradua ikasi zuen (2012-2016).[2] Talentia Programaren parte hartzaile izan zen, Bizkaia Talentek hautatua, geroztik Talentia Sarearen kide delarik.[3]
Ondoren, fisika teorikoan eta fisika matematikoan masterra (MSc) egin zuen Londreseko Imperial College unibertsitatean (2016-2017).[3][4]
Doktoregoa (PhD) egin zuen King's College London unibertsitetan (2017-2021), fisika teorikoan eta fisika matematikoan.
Gaur egun doktorego-ikerlaria (research fellow) eta fisika irakaslea da Oxfordeko Unibertsitatean (Queen's College).[5][6][7]
Bizitza pertsonala
Gaur egun Oxforden bizi da.
Erreferentziak
Kanpo estekak