Jose Fernando Etxabe

Jose Fernando Etxabe
Bizitza
JaiotzaGetaria, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaUsurbil1832ko urtarrilaren 8a
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta artista

José Fernando Etxabe Asu Romero (Getaria, Gipuzkoa, ? - Usurbil, Gipuzkoa, 1832ko urtarrilaren 8a) gipuzkoar politikaria izan zen.

Biografia

1794ko uztailean, Getarian egin ziren Batzar Nagusiek txandako ahaldun nagusi aukeratu zuten, getariarra zelako. Etxabek, bere koinatu Joaquín María Barroeta eta beste diputatuekin batera, probintzia horretan sartutako oste frantsesen eta Gipuzkoaren arteko hitzarmena izenpetu zuen urte bereko abuztuan, Konbentzio Gerraren garaian.

Hitzarmen horren arabera, Gipuzkoa Espainiako estatutik kanpo geratzen zen, Frantziako agintearen mendean, Gipuzkoari foruak errespetatzen bazitzaizkion, betiere. Errepublikaren aldekoa bazen ere, Gipuzkoa Frantziaren mende geratzearen aurka azaldu zen 1808an eta, hori zela eta, frantsesek preso hartu zuten.

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!