Jose Ariztimuño

Jose Ariztimuño

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Ariztimuño Olaso
JaiotzaTolosa1896ko martxoaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHernani1936ko urriaren 17a (40 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa eta kazetaria
KidetzaEuskaltzaleak
Eusko Langileen Alkartasuna
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Aitzol
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 308

Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol ezizenez, (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 18a - Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 17a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea izan zen. ELA-STVko ideologoetako bat izan zen.[1] 1936ko urrian, indar kolpistek Bilborantz ihesi harrapatu eta handik gutxira Hernanin hil zuten.

Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz.[2] Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan.

Biografia

Hasierako urteak

Haurra zela, beste bi anaiekin apaiz egitea erabaki zuen. Hamahiru urte bete arte, Tolosan ikasi zuen eta gero Comillaseko apaiztegira joan zen, Humanitateak eta Filosofia ikastera. Argi ez dauden arrazoiengatik, Aitzol Comillaseko apaiztegitik atera eta anaiekin Gasteizko Seminario Diocesanora joan zen.[2]

Kultura eragile

1922an Gasteizen apaiztu zen[2]. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen[2]. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen[3]. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz Errepublika garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere.[2]

Konferentzia batean parte hartzen, 1935ean.

1931n Orixeri Euskaldunak poema idaztea enkargatu zion.[4] 1935erako amaitu bazuen ere, Aitzolek ez zuen dirurik izan urte hartan eta 1950. arte argitaratu gabe geratu zen.[2] 1935. urtean, La democracia en Euzkadi saiakera eman zuen argitara[2] eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena Euzkadi egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos izeneko lanaren lehen liburukia.[5]

Ondarretako espetxea, argazkiaren erdian.

1936an faxisten altxamendua hasi zenean, Donostian zen eta Beloken errefuxiatu zen.[3] Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.[6] Donostia eskuindar matxinoen esku geratu zenean, Bilborako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean, Pasaia inguruan Galerna itsasontzian zihoala, preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. 1936ko urriaren 17an prentsan zabaldu zen Aitzol preso zegoela, nazionalen pozerako. Han tortura jasan zituen[2] eta handik gutxira Hernaniko hilerriaren hormaren kontra fusilatu zuten, beste 191 lagunekin batera.[7][3] Haren gorpuzkinak Erorien Haranera eraman zituztela iradoki izan da.[8]

Lanak

Kataluniako bisitariak 1933an: Roig i Llop eta J.M. Batista i Roca Aitzolekin. Eskuinaldekoa Jon Zabalo Ballarin, Txiki, marrazkilari ospetsua da.

Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) landu zituen. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai horri buruz: La muerte del euskara o los profetas de mal agüero. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Lan horietaz gain, Aitzolen Idazlan guztiak izeneko bildumaren lehen liburukia 1998an argitaratu zen, Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak izenburupean. Liburukia argitaratu zenerako, bitik seirako liburukiak argitaratuak ziren jada.[9]

Euskaraz

Bilduma

Gaztelaniaz

Liburuxka

  • La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931)

Saiakera

  • La democracia en Euzkadi (1935)

Erreferentziak

  1. Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Txalaparta, 388 or. ISBN 978-84-15313-31-1..
  2. a b c d e f g h Otaegi Imaz, Lourdes. (1998). Bidegileak. Jose Ariztimuño, Aitzol (1896-1936). Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-1292-6..
  3. a b c «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. Kortazar, Jon. (2008). Leonardo Romero Tobar ed. La literatura vasca y la creación de la nación. Las ideas de José Aristimuño, Aitzol (1896-1936). in: Literatura y nación: la emergencia de las literaturas nacionales. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 216-218 or. ISBN 9788492521142..
  5. «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  6. Dronda, Javier (2013), 388. or.
  7. «'Aitzol', un dinamizador de la nación vasca» Deia 2011/10/15.
  8. (Gaztelaniaz) La pesadilla de Aitzol – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  9. kritiken hemeroteka » Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Trang hay phần này đang được viết mới, mở rộng hoặc đại tu. Bạn cũng có thể giúp xây dựng trang này. Nếu trang này không được sửa đổi gì trong vài ngày, bạn có thể gỡ bản mẫu này xuống.Nếu bạn là người đã đặt bản mẫu này, đang viết bài và không muốn bị mâu thuẫn sửa đổi với người khác, hãy treo bản mẫu {{đang sửa đổi}}. Sửa đổi cuối: NhacNy2412 (th...

 

Perpustakaan Nasional Latvia (Bahasa Latvia: Latvijas Nacionālā bibliotēka), juga dikenal sebagai Kastil Cahaya (Gaismas pils), adalah lembaga budaya nasional di bawah pengawasan Kementerian Kebudayaan Latvia. Perpustakaan Nasional LatviaLatvijas Nacionālā bibliotēkaBangunan utama Perpustakaan Nasional Latvia di RigaLokasi2 bangunan di Riga dan di Kota Ropaži, LatviaJenisPerpustakaan NasionalDidirikan29 Agustus 1919; 104 tahun lalu (1919-08-29)CollectionUkuran4,2 juta buku dan pub...

 

Monument voor de gevallenen Detail van het monument in 1964 Kunstenaar Fred Carasso Jaar 1957 Materiaal Brons Locatie Waaigatplein, Willemstad Hoogte ca. 1200 cm Portaal    Kunst & Cultuur Kranslegging door koningin Juliana en prins Bernhard in 1965. Het Monument voor de gevallenen in Willemstad is een monument ter nagedachtenis aan slachtoffers uit de Nederlandse Antillen die in de periode 1939-1945 door oorlogshandelingen zijn omgekomen.[1] Het monument wordt wel Vrijh...

  لمعانٍ أخرى، طالع فلاديمير إيفانوف (توضيح). هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (يناير 2021) فلاديمير إيفانوف معلومات شخصية تاريخ الميلاد 9 فبراير 1976 (العمر 47 سنة) الطول 1.82 م (5 قدم 11 1⁄2 بوص...

 

トモニホールディングス > 徳島大正銀行 株式会社徳島大正銀行The Tokushima Taisho Bank,ltd. 本店種類 株式会社機関設計 監査等委員会設置会社[1]略称 とくぎん本社所在地 日本〒770-8648徳島県徳島市富田浜1丁目41番地設立 1918年(大正7年)3月3日(富岡無尽合資会社)業種 銀行業法人番号 2480001001385 金融機関コード 0572SWIFTコード TKSBJPJZ事業内容 普通銀行業代表者 板

 

У Вікіпедії є статті про інші значення цього терміна: Новоселівка. село Новоселівка Країна  Україна Область Полтавська область Район Лубенський район Громада Новооржицька селищна громада Код КАТОТТГ UA53040050220059557 Облікова картка Новоселівка  Основні дані Населення 3...

British politician This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Horace King, Baron Maybray-King – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2009) (Learn how and when to remove this template message) The Right HonourableThe Lord Maybray-KingPCKing in 1966Speaker of the House of Commonsof the Unite...

 

  لمعانٍ أخرى، طالع بلدة ليك (توضيح). بلدة ليك الإحداثيات 45°25′24″N 87°45′43″W / 45.423333333333°N 87.761944444444°W / 45.423333333333; -87.761944444444  [1] تقسيم إداري  البلد الولايات المتحدة[2]  التقسيم الأعلى مقاطعة مينوميني  خصائص جغرافية  المساحة 72.7 ميل مربع  ارتف...

 

Snow events in Israel Satellite image of the 2013 Middle East cold snap Snowfall in Israel is uncommon, but it occurs in higher parts of the country, including the northern part of the country and in Jerusalem. In January and February 1950, Jerusalem and Tel Aviv experienced the largest snowfall registered since the beginning of meteorological measurements in 1870. No accumulation of snow has occurred in the Israeli Mediterranean coastal plain and the Dead Sea area since the 1950 snowfalls. S...

我認清了現實,卻沒能戒掉少女之愛 現実が見えてきたので少女を愛するのを辞めました。 假名 げんじつがみえてきたのでしょうじょをあいするのをやめました。 罗马字 Genjitsu ga miete kitanode shōjo o aisuru no o yamemashita 類型 戀愛 常用譯名 因為看到了現實,所以放棄了對少女的愛 遊戲 遊戲類型 戀愛冒險 使用平台 Windows 8.1/10 開發團隊 蛙軟件(かえるそふと) 發行商 蛙軟...

 

This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: Big Brother Finnish season 7 – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2018) Season of television series Big BrotherSeason 7Presented byElina ViitanenSusanna LaineNo. of days104No. of housemates22WinnerJanica KortmanRunner-upMikael Pert...

 

Zeng Yangfu曾养甫A photo of Zeng published in the fourth edition of Who's Who in China (1931)Member of the Legislative YuanIn office18 May 1948 – 1949Minister of Transportation and CommunicationIn officeDecember 1942 – February 1945Preceded byChang Kia-ngauSucceeded byYu Feipeng [zh]Mayor of GuangzhouIn officeAugust 1936 – 21 October 1938Preceded byLiu JiwenSucceeded byPeng Dongyuan Personal detailsBornZeng Xianhao(1898-10-23)23 October 1898Pin...

Hamlet in Saskatchewan, Canada Organized hamlet in Saskatchewan, CanadaPasqua LakeOrganized hamletPasqua Lake in 2017Pasqua LakeLocation of Pasqua Lake in SaskatchewanCoordinates: 50°47′35″N 103°57′47″W / 50.793°N 103.963°W / 50.793; -103.963CountryCanadaProvinceSaskatchewanOrganized hamlet[1]November 1, 1985Area[2] • Land0.64 km2 (0.25 sq mi)Population (2021)[2] • Total213Time zoneUTC-6 (S...

 

American actor (1918–1978) James DalyDaly in Medical Center, 1975BornJames Firman Daly(1918-10-23)October 23, 1918Wisconsin Rapids, Wisconsin, U.S.DiedJuly 3, 1978(1978-07-03) (aged 59)Nyack, New York, U.S.Alma materCornell CollegeOccupationActorYears active1946–1978TelevisionMedical Center, Twelve O'Clock HighSpouse Hope Newell ​ ​(m. 1942; div. 1965)​Children4, including Tyne and Tim DalyAwardsEmmy Award for Outstanding Supp...

 

German fairy tale Brother LustigFolk taleNameBrother LustigAarne–Thompson groupingATU 785; ATU 753A; ATU 330B; ATU 330CountryGermanyPublished inGrimms' Fairy Tales Brother Lustig (Bruder Lustig) KHM 81 is a lengthy German fairy tale collected by the Brothers Grimm and published in the first edition of Kinder- und Hausmärchen (Grimm's Fairy Tales) in 1812. It contains elements of Aarne–Thompson type 785: Who Ate the Lamb's Heart?; type 753A: The Unsuccessful Resuscitation; type 330B: The ...

Diocese of the Anglican Church of Australia Diocese of BunburySt Boniface CathedralCoat of armsLocationCountryAustraliaTerritorySouth WestGreat SouthernPeelEcclesiastical provinceWestern AustraliaMetropolitanArchbishop of PerthHeadquarters7 Oakley StreetBunbury WA 6230Coordinates33°19′53″S 115°38′16″E / 33.33139°S 115.63778°E / -33.33139; 115.63778InformationDenominationAnglicanismRiteBook of Common PrayerAn Australian Prayer BookA Prayer Book for Australia...

 

This article is about the entertainer. For the Roman Catholic bishop, see Alfred Jolson. Lithuanian-American entertainer (1886–1950) Al JolsonJolson in 1929BornAsa YoelsonMay 26, 1886Sredniki, Kovno Governorate, Russian EmpireDiedOctober 23, 1950(1950-10-23) (aged 64)San Francisco, California, U.S.Resting placeHillside Memorial ParkOther namesJolieOccupations Singer comedian actor vaudevillian Years active1890s-1950Political partyRepublicanSpouses Henrietta Keller ​ ...

 

List of events ← 1858 1857 1856 1859 in Chile → 1860 1861 1862 Decades: 1830s 1840s 1850s 1860s 1870s See also: Other events of 1859 Timeline of Chilean history Events in the year 1859 in Chile. Incumbents President: Manuel Montt Events January 5–21 - Revolution of 1859 March 14 - Revolution of 1859: Battle of Los Loros April 12 - Revolution of 1859: Battle of Maipon April 29 - Revolution of 1859: Battle of Cerro Grande Births This section is empty. You can help by adding to it....

ХристианствоБиблия Ветхий Завет Новый Завет Евангелие Десять заповедей Нагорная проповедь Апокрифы Бог, Троица Бог Отец Иисус Христос Святой Дух История христианства Апостолы Хронология христианства Раннее христианство Гностическое христианство Вселенские соборы Н...

 

حصان بولونيهمعلومات عامةصنف فرعي من خيل الجر الخفيف الكتلة 650 كيلوغرام[1]900 كيلوغرام[1] عدد السكان 6٬233[2] (2018) بلد المنشأ فرنسا[2][3] اللون غراي[3] الارتفاع 1٫5 متر[1] 1٫78 متر[1] موقع الويب le-boulonnais.com (الفرنسية) نظام تصنيف المخاطر في فاو endangered (en) [4] ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!