José Luis Marcos Merino (Tariego de Cerrato, 1948ko urtarrilaren 23a) bizkaitar sindikalista eta politikaria da.
Lanbidez soldatzailea, Sociedad Española de Construcción Naval enpresan UGTko ordezkaria izan zen. PSEren zerrendetan Espainiako Diputatuen Kongresuan egon zen hiru urtez. 2007 eta 2011 artean Sestaoko alkatea izan zen.