Hiru anaia artista, Alberto, Ramiro eta Ricardo, izan zituen eta Bilbon ikasten hasi bazen ere, gero Bartzelona, Paris eta Milanen ikasi zuen. 1908an etxera itzuli eta klaseak eman zituen Arte eta Lanbide Eskolan. El Coitao astekariaren[2] eta Euskal Artisten Erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Bere lanetan euskal gaiak landu zituen batez ere, sari batzuk lortuz.