Jose Andres Burguete Torres (Irunberri, 1964ko urriaren 21a) CDNko politikaria da.
Iruñeko Irakasle Eskolan diplomaturik, Iberon Nafarroako Kutxak duen Isterria ikastetxean aritu da irakasle, nahiz eta 1989tik eszedentzian egon.
Politikagintzan Irunberrin hasi zen, 1987-1991 legegintzaldian hango zinegotzia baitzen. Hurrengo bietan, hau da, 1991tik 1999 arte, Irunberriko alkatea izan zen, eta 1995 geroztik, gainera, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea ere izan zen.
Nafarroako Parlamentuan 1999an sartu zen CDNren eskutik. Alderdi horretan presidenteordea da, eta 2003ko hauteskundeen ondoren, parlamentaria ez ezik, Ingurumena, Lurralde Ordenakuntza eta Etxebizitzako sailburua izan da Nafarroako Gobernuan. Hurrengo hauteskundeetan (2007) errepikatu du legebiltzarrean, baina Iruñeko alkatetzarako CDNko zerrendaburua izan bazen ere, udalean postu bat ere ez zuen lortu.